XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Izper bat, edozein buruste aski gai dute naroro gogaltzeko eta, esaera dan bezela, gazteluak aizean iragitzeko.

Auek asmoti ta berritxu aundiak izan oi dira.

Bestetzuk besterako akastun izaten dira; ondo dakuste, baña gutxi; gauza alde batetik baño eztakuste; alde au ezkutatu ezkero ezer eztakuste.

Auek esaridun eta beren leloan eutsiak izatera makurtzen dira.

Beren luikitik iñoiz irten eztiranen antzekoak dira; ikusten oituak dauden osertzetik at ludirik eztala iruditzen zaye.

Adimen argi, tokidun eta zeatzak gauza osoro inguratzen du; alde guzietatik eta inguruko gauzekin daukan elkartasun guzietan begiratzen du.

Gizon letazkatu auen solasketa ta idazkaiak beren argitasun, beartasun eta zeaztasunarren nabarmentzen dira.

Itz bakoitzean gogai bat didorozute (idorotzen dizute) ta gogai au gauzen izatasunari dagokiona dala dakuszute.

Irargitzen zaituzte, adipetzen zaituzte, osoro gobeteak uzten zaituzte; osoro baietsirik dasazute bai, egia da, zuzen dago.

Beren itzaldiak jarraitzeko indarkatu bearrik ez dezute; bide zelaian zabiltzatela, eta itz dagianak, zuen igarotzean darkizkizuten (arkitzen dituzuten) gauzak garaiz uarreraztia baña eztagizutela dirudi.

Gai zail ta ulerkaitza atzaltzen badute, aldi ta neke asko aurreratuko dizkitzute ere.

Bide-txiorra illunpea da lur barru-barruan dagolako; baña argi bizi-biziaz diztiatzen duan zuzia eskuan daraman biderakusle eikar-eikarra dijuakizute aurretik.

IV. Bizpidien osotasuna, oyetako gauzkiak ezagutzen diran osotasunetik dator

Jakintz gaietan, gauzak osotasunez jakiteak, egiten ditu egiazko jakintsuak; eikar lerroan, bizitz gaietan bizkera zuzentzeko, egiten ditu zurrak; Laterri-egikizun erabilkundetan, errizuzentzalle aundiak; eta bizpide guzietan, darabilzkian gauzen ezagutze aundiago ala txikiago duan ainbestean izango da bat geiago edo gutxiago eragiña.